ELA sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Arrasateko Herriko plazan. Han batutakoek azkenaldian Hego Euskal Herriko bi enpresatan izan diren lan istripuak salatu dituzte. Konkretuki bi kasu; Joan den astean Construcciones Moyuaren obra batean gertatutako lan heriotza, eta bestalde, Arrasateko JMA enpresan jazo zen lan istripu larria. Horrez gain, nabarmendu nahi izan dute Hego Euskal Herrian dagoeneko 31 behargin hil direla lanean.
Atzo ere batu ziren
Azken egunetan Arrasaten langile bat hil eta beste bat larri zauritu dela salatzeko elkarretaratzea egin dute zuten, atzo, Arrasateko plazan, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek deituta.