Rafaela Romero sozialista izango da debagoiendar bakarra Espainiako Kongresuan

Mirari Altube Arrese 2023ko uzt. 24a, 15:50

Bailarako hainbat herritar zeuden Espainiako Gorteetarako zerrendatan hautagai. Behin hauteskundeak pasata PSE-EEko Rafaela Romero arrasatearra izango da Debagoieneko ordezkari bakarra, Kongresuan hain zuzen ere.

Gipuzkoako zerrendaburua izan da Romero eta Alderdi Sozialistak bi ordezkari lortu dituenez Kongresuan, Madrilen izango da hori.

EH Bilduk ere bi ordezkari lortu ditu Gipuzkoan eta Maddalen Urzelai oñatiarra hirugarrena zenez zerrendan ez du Madrilera joaterik izango.

Sumar-en kasuan lurraldeko hirugarren hautagaia zen Juan Luis Merino eskoriatzarra, baina koalizio honek ez du ordezkaritzarik lortu.

Gipuzkoan bina ordezkari eskuratu dituzte EH Bilduk, PSE-EEk eta EAJk. EH Bildu izan da boto gehien jaso dituen alderdia 116.414 (%31,26) eta PSE-EEk bigarren postua lortu du 86.711 botorekin (%23,28). EAJ hirugarren indarra izan da 84.338 botorekin (%22,65).

Senatuan ordezkaririk ez

Eusko Alderdi Jeltzaleak ez zuen hautagai debagoiendarrik Kongresurako baina bai Senaturako. Anoetan bizi den Rafael Uribarren arrasatearra hirugarrena zen Gipuzkoako zerrendan, baina ez du lortu han izateko behar besteko boto kopururik.

Abuztuaren 17an eraketak

Kongresua eta Senatua abuztuaren 17an eratuko dira, mahaien hautaketarekin eta kargu hartzeekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak