556.089 gipuzkoarrek zuten botoa emateko aukera eta horietatik 374.669k eman dute, partaidetza %67,37koa izanik. 2019ko azaroan egin ziren hauteskundeekin alderatuta 1,58 puntu gora egin du parte-hartzeak. Bestalde, abstentzioa %32,62koa izan da, boto zuriak %0,53 eta baliogabeak %0,62.
Duela lau urteko Espainiako hauteskundeekin alderatuta aldaketa esanguratsuak ikusi dira Gipuzkoan. EAJ lehen indarra izatetik hirugarrena izatera igaro da 7,84 puntu galduta. 2019an 116.761 boto jaso zituen EAJk, oraingoan EH Bildu izan da antzerako kopurua jaso duena; 116.414, eta gainera, 5,42 puntu gora egin ditu. PSE-EEk ere 5,17 puntu gora egin ditu eta PPk ere 2,44 boto gora egin ditu. Sumarreko datuak Elkarrekin Podemosek lortu zituenekin alderatuta 4,36 puntu egin ditu behera.
Bestalde, joan den maiatzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietako hauteskundeetako emaitzekin alderatuta behera egin dute EH Bilduk (-5,38 puntu) eta EAJk (-9,4 puntu). EH Bildu botoen %36,65 izatetik %31, 27ra igaro da, eta EAJ %32,05etik %22,65era. PSE-EEk (7,61 puntu) eta PPk (2,35 puntu) aldiz gora egin dute.