Espainiako Gorteetarako zerrendetan dira debagoiendarrak ere

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 20a, 16:21

Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Urzelai, Ugarte, Urizar, Uribarren, Romero eta Merino.

Hilabete falta da Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetarako, uztailaren 23an egingo baitira. Talde politikoek hautagaien berri eman dute, eta Gipuzkoako zerrendetan badira bailarako herritarrak ere.

EH Bilduri dagokionez, Mertxe Aizpurua da Kongresurako hautagaia Gipuzkoatik, baina bailarakoak dira hirugarren, laugarren eta bosgarren doazen hautagaiak; hurrenez hurren, Maddalen Urzelai eta Larraitz Ugarte oñatiarrak, eta Pello Urizar arrasatearra. Senaturako zerrendetan, aldiz, ez da inguruotako inor. 

Eusko Alderdi Jeltzaleak ere baditu hautagai debagoiendarrak, baina ez Kongresurako, Senaturako baizik. Hain justu, Gipuzkoako zerrendetan hirugarrena da Rafael Uribarren. Anoetan (Gipuzkoa) bizi da, baina arrasatearra da jaiotzez.

EH Bildun eta EAJn ez ezik, PSE-EEn ere badira bailara-kideak, Rafaela Romero arrasatearra baita Gipuzkoako zerrendaburua Kongresurako. Are, Sumar-ek ere badu ordezkaritza, lurraldeko hirugarren hautagaia izango baita Juan Luis Merino eskoriatzarra Kongresurako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak