'Euskara jantzi, lotsak erantzi!' izango da 2023ko sanjuanetako leloa

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 15a, 17:58

Dragoi jana, iazko San Juan jaietan.

Kepa Arriolak, Mikel Makazagak eta Aitzol Aretxagak egindako proposamena aukeratu du epaimahaiak eta, beraz, lelo horrek girotuko ditu aurtengo San Juan jaiak. Irabazleek 100 euroko saria eskuratu dute.  

AEDk antolatutako lehiaketara 46 proposamen aurkeztu dituzte eta hiru finalistak aukeratu zituen elkarteak osatutako epaimahaiak. Zapatuan herritarren esku geratu ziren, euren gustukoa aukera zezaten, Instragram bidez egindako bozketan.

Hala, Euskara jantzi, lotsak erantzi! izan da lelo bozkatuena, botoen %67 bereganatuta. Bigarren postuan geratu da Makalari gogor, euskarari sutsu! botoen %19 lortuta eta hirugarren, Ez surik itxungi, ixotu euskera! (botoen %14). "Eskerrik asko lehiaketan zein bozketan parte hartu duzuen guztioi eta zorionak hirukote irabazleari!", adierazi dute AEDtik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak