Sanjuanetako lelo lehiaketak baditu finalistak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 12a, 12:25

Aurten 46 proposamen aurkeztu dituzte AEDren lehiaketan eta epaimahaiak zehaztu ditu hiru finalistak: Makalari gogor, euskarari sutsu!; Euskara jantzi, lotsak erantzi! eta Ez surik itxungi, ixotu euskara!. Bihar egingo dute bozketa, irabazlea aukeratzeko.

Proposamenetako asko originalak eta umoretsuak direla nabarmendu dute AEDtik, eta epaimahaiak hiru aukeratu ditu finalerako, lehiaketaren helburu nagusiari ondo erantzuten diotelako: euskara erabiltzera dei egitea.

Behin-betiko leloa erabakitzeko aukera edonork izango du, bihar, maiatzak 13, AEDren Instagram kontuan egingo duten bozketa irekiaren bitartez. "AEDren jarraitzaile ez bazara, jarraitu @aed.elkartea eta parte hartu bozketan!", nabarmendu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak