Erreka garbitzeko auzolanak emandakoa baloratu dute bideoan

Hasier Larrea 2023ko urt. 16a, 10:17

Pasa den urrian egin zuten eskualde mailako zabor bilketa erreketan, Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean taldeak deituta eta ehunka herritarren parte hartzearekin. Aurten ere egingo dute berriz, urriaren 14an.

Arrasaten jasotako datuen berri eman dute bideoan: 280 lagunek 7,5 tona zabor atera zuten zortzi erreka tartetatik, Arrasate eta Bergara artean. 820 kilo txatarra guztira, eta litxarreria poltsak, erabilera bakarreko plastikoak edota taberna terrazako zakarrak barra-barra.

Auzolanaren helburua ere "naturara hurbiltzea, elkar ezagutzea eta natura zaintzearen arduraz kontzientziatzea" izan zela adierazi du taldeak. Herritarrei dei egin diete zabor ontziak erabili, zentzuz kontsumitu eta alboko establezimenduetan zabor gutxiago sortzeko neurriak hartzeko. Udalei, bestalde, neurriak hartzeko eskatu diete: hala-nola, puntu beltzen azterketa eta jarraipena egiteko, erreka sakonago garbitzeko, estalitako erreka zatiak bistaratzeko, landare inbaditzaileen kontrola eramateko eta ibaira zaborra ez jausteko sareak jartzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak