Poliki-poliki egin du kaleko giroak eztanda. Jendea artisau eta barazki postuetatik aritu da erosketak egiten, eta, erakustaldiez gozatzen. Jende asko baserritar-jantzita irten da kalera, eta, trikitilariek girotu dituzte kaleak. Horrekin batera, joaldunak, dantza taldeak, txistulariak, txalapartariak… aritu dira. Taloak erosteko ilara luzeak ere ikusi dira, mokadutxo bat jan nahi zutenen kaltetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.