Santamas jaien bueltako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 8a, 06:45

Hona hemen Santamas jaiaren bueltako egitaraua osorik.

Abenduak 13, martitzena
  • 19:00: Herri bazkarirako txartel salmenta, Uarkape frontoiko leihatilan. Prezioa: 22 euro. Pertsonak bakoitzak gehienez bost erosi ahal izango ditu.
Abenduak 14, eguaztena
  • 18:30: Baserritarren jantzi tradizionalaren inguruko hitzaldi tailerra, Ane Albisu tradiziozko jantzietan adituaren eskutik, EKIN emakumeak taldeak antolatuta; Kulturateko areto nagusian.
Abenduak 15, eguena
  • 20:00: Gala Lirikoa, Ozenki elkarteak antolatuta; Amaia antzokian.
Abenduak 16, egubakoitza
  • 18:00: Olentzero kuttun ipuin kontaketa; Kulturolan.
Abenduak 17, zapatua
  • 10:00-13:30: Familian izan, jolastu, gozatu eta sortu tailerra, Kurunkunen eskutik, Kulturateko Loramendi gelan. 5-12 urte bitarteko umeentzat zuzendua –heldu batek lagunduta–. Parte hartzaile kopurua mugatua da. Izena emateko, bidali whatsapp bat 717 714 933 telefono zenbakira abenduak 15 baino lehen.
  • 11:00-13:30: Jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik; Biteri plazan.
  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00: Gabonetako artisautza azoka Eskuartean elkartearen eskutik; Seber Altube plazan.
  • 12:30: Txorbela Otxotearen kontzertua; San Frantzisko elizan.
  • 13:00: Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia; Herriko Plazan.
    Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Galtzagorriekin eta euria bada, Kulturolako aterpean
    .
  • 16:15: Haurren Santamas krosa. 6-14 urte bitartekoentzat; herriko kaleetan.
  • 17:30: Kuadrillen arteko Santamas krosa; herriko kaleetan.
Abenduak 18, domeka
  • 09:30: Tenis, padel eta squash Santamas txapelkatako finalak, Musakolako kiroldegian.
Abenduak 20, martitzena
  • 19:00: Kantu Gira, Portaloi elkartearen eskutik, parte-hartze irekia; Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar.
Abenduak 21, eguaztena
  • 18:00: Santamasetako dantzaldia, herriko musika-taldeen eskutik. Aurten, Arrasateko Trikitixa Eskola, Arrasateko gaiteroak eta Udalaxpe txistulari taldea.
  • 18:30: Etxafuegoak.
  • 18:30:  Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira, Biteri plazatik hasita.
  • 19:00: Txerrinsky txerriaren aurkezpena, Herriko Plazan.
  • 19:30: Bertso saioa; Amaia Antzokian. Bertsolariak: Alaia Martin, Oihane Perea, Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix. AEDk antolatuta.
  • 22:00: Zezensuzkoa, Herriko Plazan.
  • 22:00: Kontzertuak, gaztetxean: Hankaz Gora eta Libertad Condicional.
Abenduak 22, eguena
  • 09:00: Etxafuegoak.
  • 9:30: Udalaxpe txistulari taldearekin diana; Herriko kaleetan.
  • 10:00: Txerrinsky txerriaren aurkezpena; Portaloian.
  • 10:00: Ganadu feria; Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 10:00: Fruta, barazki eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketa; Seber Altube plazan.
  • 10:00: Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta; Biteri plazan.
  • 10:00: Taloak; Herriko Plazan.
  • 10:30: Artisau azoka; Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidean.
  • 11:00 eta 13:00: Artile-mozketa erakustaldia; Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
  • 11:00-14:00 eta 18:00-20:00: Belenen erakustaldia; San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6a arte egongo da zabalik. Abenduaren 23tik aurrera ordutegi honekin: 18:00-20:30. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita. Antolatzailea: Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartea.
  • 11:30: Kalejira, herriko kaleetan zehar: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko gaiteroak, albokariak eta txalapartariak.
  • 11:30: Iturengo joaldunak, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30: Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar.
  • 11:30: Lore Gazteak dantza taldearen saioa, herriko kaleetan zehar.
  • 12:00: Herriko saltoki, fruta eta barazki lehiaketaren sari banaketa; Seber Altube plazan.
  • 12:10: Arrostaitz dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
  • 12:30: Lore Gazteak beteranoen dantza saioa, Zerkaostetan.
  • 12:30: Herri kirolak, Zaldibarren: Euskal pentatatloi desafioa bi bikote mistoren artean, parte hartzaileak;Karmele Gisasola eta Aratz Mugerza vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Probak; harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza-proba.
  • 12:50: Arrasateko trikitilarien saioa, Herriko Plazan.
  • 13:00: Lore Gazteak beteranoen dantza saioa, Seber Altube plazan.
  • 13:30: Albokariak eta txalapartariak, Herriko Plazan.
  • 13:45: Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 14:45: Herri bazkaria, Musakolako kiroldegian. Bazkalostean, AZ Gaubelaken eskutik dantzaldia. Txartelak salgai Uarkapeko txarteldegian, abenduaren 13an arratsaldeko 19:00etan. Salneurria: 22 euro. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko.
  • 17:30: Profesional mailako pilota partidak, Uarkape udal pilotalekuan. Eskuz binakako txapelketa: Urrutikoetxea-Albisu VS Peio-Rezusta. Sarrerak: aurrez –Monte eta Buenuena tabernatan–: 20 euro; leihatilan 25 euro.
  • 19:00: Batzen dantza herrikoia; Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino.
  • 19:30: Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
  • 19:30: Larrain Dantza herrikoia, Arrasateko gaiteroen eta Garinbanden musikarekin; Herriko Plazan.
  • 20:00: Txerri zozketa, Herriko Plazan.
  • 20:00: Dantzaldia Muxutruk taldearekin, Herriko Plazan.
  • 23:00: Dantzaldia, Gaztetxean: Virgin Mary DJ set eta Gorriontzu ta Laztanaren eskutik.
Abenduak 23, egubakoitza
  • 11:00-14:00 eta 16:00-20:00: Eskuartean elkartearen artisau azoka, Seber Altube plazan.
  • 19:30: Jon Maiaren Kantu bat gara ikuskizuna, Amaia Antzokian.
Abenduak 24, zapatua
  • 11:00-14:00: Eskuartean elkartearenartisau azoka, Seber Altube plazan.
  • 11:15 : Leuneko seikotearen emanaldia herriko hainbat gunetan: Iturbide egoitza, Musakola, Herriko plaza eta Arbolapeta.
  • 11:20: Txoronpia, Txoronpio eta Galtzagorriak Olentzeroren gutunak jasotzen honako gunetan: Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices plaza (etxaflero gabeko gunea), Zigorrola eta Santa Teresa auzoak.
  • 13:15: Txoronpia, Txoronpio eta Galtzagorriak Olentzeroren gutunak jasotzen, Seber Altube plazan –eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan–.
  • 18:15: Olentzeroren irteera. Ibilbidea: Zigorrola, Gipuzkoa etorbidea, Maalako errabala, Portaloia, Erdiko Kale eta Herriko Plaza.
  • 19:00: Olentzeroren agurra, Herriko Plazan.
  • 19:00etatik aurrera: Goikobalu abesbatzaren Gabonetako kantaldia, kaleetan zehar.
Abenduak 31, zapatua
  • 13:00: Arrasate Musikaleko Bandaren kontzertua, Amaia antzokian.
  • 18:30: Txorbela Otxotearen emanaldia, herriko kaleetan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak