Antolatzaileen agurra

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 8a, 06:53

Arrasateko zenbait kultur taldek, Santamas Komisiñuak eta Arrasateko Udalak iristear dauden Santamas jaiak girotzeko agurra.

"Mendi altuan edurra, ta guk hankapeien lurra,

negu haserakin dator urteko azken apurra.

Santamas bako urtia, gosia ta sikutia,

aurten gura dou bi urtez ein bakuak emutia.

Gizendu die txerrixak, jarri dou kopla berrixak,

hankak soltau eta salto libre ein deixen herrixak.

Legia ez bada muga, muga ez danian duda...

Oztopo danen gainetik segurua da kultura!

Egipto ez bada Glasgow, neurrittik asko entzun dou...

Urte larrei fan aurretik etxekolanak badaukou.

"Karbono beste metano, ein zaittezie begano..."

Guretik ta garaikotik bizi gaittezela sano!

Garraxi batian bi be sartzia danez posible

batek esaten euenez "urak eta lurrak libre!".

Oin arte altu esanak, aurretik holako lanak,

aurten be esan biherko plazan ez gauzela danak.

Dantza suelto ta agarrau, plazak danetik biher dau,

plaza danona ez bada dantza librie ez da hau.

Kabiru hadi kabiru, gizon ezbok entendiru,

itxi gaba guretako ta etxetik ez mobidu.

(Kultur taldietatik hau, gura geuntzuena kontau,

kopla doinuan dau eta gura izetera kantau).

Aldarrixak ta jolasak, dana hartu deixen plazak,

urteroko esaldixa: Ondo pasau Santamasak!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak