Hona hemen santamas eguneko egitaraua osorik:
- 09:30: Udalaxpe txistulari taldearekin diana; Herriko kaleetan.
- 10:00: Txerrinsky txerriaren aurkezpena; Portaloian.
- 10:00: Ganadu feria; Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
- 10:00: Fruta, barazki eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketa; Seber Altube plazan.
- 10:00: Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta; Biteri plazan.
- 10:00: Taloak; Herriko Plazan.
- 10:30: Artisau azoka; Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidean.
- 11:00 eta 13:00: Artile-mozketa erakustaldia; Jose Mª Arizmendiarrieta plazan.
- 11:00-14:00 eta 18:00-20:00: Belenen erakustaldia; San Frantzisko elizan. Urtarrilaren 6a arte egongo da zabalik. Abenduaren 23tik aurrera ordutegi honekin: 18:00-20:30. Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean itxita. Antolatzailea: Izartsua Arrasateko Belenzaleen elkartea.
- 11:30: Kalejira, herriko kaleetan zehar: Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko gaiteroak, albokariak eta txalapartariak.
- 11:30: Iturengo joaldunak, herriko kaleetan zehar.
- 11:30: Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar.
- 11:30: Lore Gazteak dantza taldearen saioa, herriko kaleetan zehar.
- 12:00: Herriko saltoki, fruta eta barazki lehiaketaren sari banaketa; Seber Altube plazan.
- 12:10: Arrostaitz dantza taldearen saioa, Herriko Plazan.
- 12:30: Lore Gazteak beteranoen dantza saioa, Zerkaostetan.
- 12:30: Herri kirolak, Zaldibarren: Euskal pentatatloi desafioa bi bikote mistoren artean, parte hartzaileak;Karmele Gisasola eta Aratz Mugerza vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi. Probak; harrijasotzea, aizkora, txingak, korrika eta giza-proba.
- 12:50: Arrasateko trikitilarien saioa, Herriko Plazan.
- 13:00: Lore Gazteak beteranoen dantza saioa, Seber Altube plazan.
- 13:30: Albokariak eta txalapartariak, Herriko Plazan.
- 13:45: Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
- 14:45: Herri bazkaria, Musakolako kiroldegian. Bazkalostean, AZ Gaubelaken eskutik dantzaldia. Txartelak salgai Uarkapeko txarteldegian, abenduaren 13an arratsaldeko 19:00etan. Salneurria: 22 euro. Doako autobus zerbitzua egongo da 14:00-14:45 Maalako biribilgunetik eta 17:30-19:00 Musakolatik itzultzeko.
- 17:30: Profesional mailako pilota partidak, Uarkape udal pilotalekuan. Eskuz binakako txapelketa: Urrutikoetxea-Albisu VS Peio-Rezusta. Sarrerak: aurrez –Monte eta Buenuena tabernatan–: 20 euro; leihatilan 25 euro.
- 19:00: Batzen dantza herrikoia; Arbolapetatik, Seber Altube eta Herriko Plazaraino.
- 19:30: Txerri Dantza herrikoia, Herriko Plazan.
- 19:30: Larrain Dantza herrikoia, Arrasateko gaiteroen eta Garinbanden musikarekin; Herriko Plazan.
- 20:00: Txerri zozketa, Herriko Plazan.
- 20:00: Dantzaldia Muxutruk taldearekin, Herriko Plazan.
- 23:00: Dantzaldia, Gaztetxean: Virgin Mary DJ set eta Gorriontzu ta Laztanaren eskutik.