Altuna lurrindegiarena izan da erakusleiho onena

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abe. 21a, 18:58

Altuna lurrindegiak irabazi du lehen saria, 1.000 eurokoa.

Gabonetako Erakusleiho Lehiaketak baditu saridunak. Altuna lurrindegiak irabazi du lehen saria, 1.000 eurokoa. Halaber, Santa Marina Farmaziarentzat izan da bigarren saria; hirugarrena, Traskilonentzat eta laugarrena, Gare loradendarentzat; herrritarren saria Amaia Albes Moda akademiak irabazi du eta gaur eta gazteena, Kids&Us akademiak.

Santa Marina Farmaziak irabazi du bigarren saria, 700 eurokoa.

Traskilonek irabazi du hirugarren saria, 600 eurokoa.

Gare loradendak irabazi du laugarren saria, 500 eurokoa.

Amaia Albesentzat izan da herritarren saria, 500 eurokoa.

Haur eta gazteen saria, azkenik, Kids&Us akademiak eskuratu du, 500 eurokoa.

Herritarren sarirako 1.704 herritarren bozkatu dute eta horietako bostek 120 euroko bonu bat jasoko dute: Isabel Muñoz Martin, Celes Sandoval, Karmen Alday, Montse Lazkano eta Juan Antonio Davila.

Haur eta gazteen sarirako, berriz, 88 herritarrek bozkatu dute eta horietako bostek 50 euroko bonu bat jasoko dute: Ismael Ouldbani, Izadi Gamboa, Aner Tola, Maddi Ibarrondo eta Kumari Garcia.

Aipamen bereziak ere bai

Epaimahaiaren aldetik aipamen berezia izan duten establezimenduak hauek dira ondoko hurrenkeran: Resusta, Albes, Kilikolo, Toñi, Elena, Otamendi, Olgeta eta Intersport.

Leiho eta balkoien lehiaketa martxan da

Leiho eta balkoien lehiaketan, sei herritarrek eman dute izena. Leiho edo balkoi onenaren botoa, udal webgunearen bitartez eman daiteke abenduaren 25era arte. Irabazleak 350 euroko saria jasoko du. Bozketan parte hartzen dutenen artean, 120 euroko bonu bat zozketatuko dute, hori ere Arrasateko komertzioetan gastatzeko. Gaur arte (abenduak 21), 684 bozka jaso dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak