Santamasak gainean dauden honetan, Arrasateko Udaleko Berdintasun Sailak eta Emakume Txokoak eraso matxisten aurkako baliabideak aurkeztu dituzte. Arbolapetan kokatuta egongo den Indarkeria sexistarik gabeko gunean indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakumeak artatzen. Abenduaren 21ean, 22:00etatik 2.00etara egongo da zabalik eta abenduaren 22an, 20:00etatik 2:00ak arte.
Horrez gain, indarkeria sexisten aurrean artapen-telefono zenbakien informazioa ere zabaldu du Udalak: Emakume Txokoa (943 79 41 39), Udaltzaingoa (943 25 20 10), Gizarte zerbitzuak (943 25 20 07), Larrialdiak (112) eta EAEko 24 orduko telefono arreta zerbitzua (900 84 01 11).
24 orduko arreta
Bestalde, "24 orduko arreta telefono" zerbitzua egongo da, gaur eta bihar. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta beharrezkoa balitz, aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.