Uarkapen jokatuko dute, eguenean, Eskuz Binakako Txapelketa barruan Gabonetako jardunaldietan lehena, eta egubakoitzean Tolosak hartuko du erreleboa. Hala, Santamasetako hitzordurako dena dago gertu, eta lau pilotariak Uarkapen izan dira gaur materiala aukeratzen. Ohi moduan, jendea ondo dabil erantzuten, eta bista da aurten ere Uarkapeko harmailetan giro paregabea egongo dela. Herriko zenbait tabernatan salgai jarritako sarrera gehienak agortuta daude jada, eta Internetez ere saldu dituzte guztiak. Hala, egunean bertan, 16:30ean hasita leihatilan salduko dituzte azkenak, baina Uarkape lepo beteko da Urrutikoetxea eta Albisu Peioren eta Rezustaren kontra ikusteko.
Jaialdia 17:30ean hasiko dute, eta atariko partiduan Victorrek eta Uriondok Agirreren eta Salaverri II.aren kontra neurtuko dituzte indarrak.