Santamas txapelketako finalak jokatu dira gaur goizean zehar Musakola kiroldegian. Tenis norgehiagokan, Aitor Magallanes aretxabaletarrak 2-6, 6-2 eta 7-2 irabazi dio finalean Jon Orbegozo azpeitiarrari.
Padelean, Jorge Aranes eta Patxi Vallejok osatzen duten bikoteak irabazi du final handia, Juan Luis Etxaniz eta Oscar Luquin 6-4 eta 7-6 garaitu ostean.
Squash txapelketako finala oso lehiatua izan da eta azkenean, Borja Garciak eraman du garaipena Alain Gomezi, 3-2 irabazi ondoren.