'Christmas party' zapatuan, Kulturaten, Kids&Us-en eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko abenduaren 12a

Kids&Us hizkuntza eskolak eta Ibai-artek antolatuta, ingelesezko antzerkia egingo dute zapatuan, 11:30ean, Kulturateko areto nagusian, 12 urtera arteko haurrei zuzenduta. Sarrera doakoa izango da eta sarreran zozketa bat egingo dute. "Opariak izango ditugu bertaratzen diren ume guztientzat, Ibai-arteren eskutik".

Familian gozatzeko "plan dibertigarri" bat proposatzen du hizkuntza eskolak. "Gabonetako festa bat ospatuko dugu Storytime edo antzerki dibertigarriarekin, musika eta dantzarekin. Storytime-ak haurrentzako istorio dibertigarri eta oso adierazkor baten antzezpenak dira. Oso parte-hartzaileak eta dinamikoak dira, eta ulermen errazaren esparruan kokatuta daude beti", nabarmendu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak