"Gure herriko artisautza sustatzeko, sortzaile, artista eta ekoizleek bat egin dugu Arrasateko artisautzaren balioak harro plazaratuz. Honetarako, Gabonetako azokak antolatu ditugu", azaldu dute.
Hala, askotariko materialez egindako produktuak jarriko dituzte salgai azokan, besteak beste, zilarra, larrua, ilustrazioa, bitxigintza, zeramika edota kosmetika. "Gure ekoizpenak bertatik bertara ezagutzeko, artisauen lanaren balioa nabarmentzeko eta Gabonetako opari bereziak eskuratzeko aukera izango da".