Alaia Martin, Andoni Egaña, Oihane Perea eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan Santamasetan, eta Imanol Artola Felix izango da gai-jartzailea.
Sarrerak salgai daude honezkero Amaia antzokiko leihatilan zein Arrasate.eus-en, 10 eurotan. AEDko bazkideek prezio berezia izango dute, –8 euro–, betiere AEDn erosiz gero, abenduaren 16a baino lehen. "Ondoren, soberan geratzen zaizkigun sarrerak Amaia antzokira itzuliko ditugu, prezio arruntean salgai jartzeko", azaldu dute euskara elkartetik.