Arrasateko lorezainak: "Zuhaitzen aurkako erasoak ez ditugu gure egiten"

Hasier Larrea 2022ko abu. 26a, 13:37

41 egun daramatzate greban, uztailaren 18tik. Azken egunotako eraso eta apurketatik bereizten direla adierazi dute.

Arrasateko Lorezainek, euren lan baldintzak hobetzearen aldeko borroka hasi zuten uztailaren 18an: "Ordutik hainbat agerraldi, elkarretaratze eta aldarrikapen publiko egin ditugu gure eskaerak jakinarazteko. Azken asteetan herrian agertu diren eraso eta apurketak, ordea, ez ditugu gure egiten, eta ekintza horietatik bereizten gara".

Argi utzi nahi izan dute lan gatazka honen konponbidea "negoziazio baten bidez" etorriko dela. Horregatik egoera hau lehenbailehen konpontzeko exijitu diete, beste behin, bai Prezero enpresari eta baita Arrasateko Udalari, "gure lan eskubideak errespetatu eta lan baldintza duinak bermatuz, eta lan gatazkari benetako irtenbidea emanez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak