Mozambikeren aldeko elkartasun ikuskizuna antolatu dute uztailaren 20rako

Mirari Altube Arrese 2022ko uzt. 15a, 14:09

Mundukide eta Harreman elkarteek antolatuta Mozambikeren aldeko elkartasun jaialdia egingo da eguaztenean. Monterronen izango da, 19:30ean, eta parte hartuko dute Ugandatik etorritako Ugandan Sticks dantza taldeak, Ttakun txalaparta taldeak eta Jaiki elkarteko dantzariek.

Harreman eta Mundukide gobernuz kanpoko erakundeek 20 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korridoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. "Lankidetza programak hasi genituenean, herrialdea erabat suntsituta aurkitu genuen, eta, urteotan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik mila- ka eta milaka pertsonarentzat".

Mozambikek laguntza behar du oraindik: "Oraindik asko dago egiteko eta horregatik gure hel- burua da gero eta familia gehiagori guk abiatutako proiektuetan parte hartzeko aukera ematea. Familia gehienek ez dute sarbiderik aukera berrietara; familia batzuk hilean 60 euro irabaztera iritsi ahal badira ere, gehienak ez dira 15 euro irabaztera iristen". Mozambikeri laguntzeko www. mundukide.org helbidean sartu besterik ez da egin behar.

Uganda eta Debagoiena

Oraingoan, baina, ezohiko emanaldi bat eskaintzeko batu dira Harreman eta Mundukide; ikuskizun "berritzaile eta hunkigarri" berriko protagonistak Ugandako Sticks talde afrikarra, Arrasateko Ttakun txalaparta taldea eta Aretxabaletako Jaiki izango dira. Ikuskizuna Monterron parkean izango da, uztailaren 20an, 19:30ean hasita. Ttakunen txala- parta hotsez gain, Jaiki perfomance taldeak Euskafrika ikuskizuna eskainiko du. Sarrerak hamar eurotan daude salgai: www.mundukide.org.

Arrasatekoa, primizia

Ugandako Sticks talde afrikarraren emanaldiak dantza eta musika uztartuko ditu: "Lurra, ohiturak, fedea, alaitasuna, mina eta edertasuna deskribatuz egi- ten dute dantza, eta danbor eta erritmo alaiekin lehertzen dira. Garaikidea, afrikarra, tribala, kamera geldoan edo erritmo zoroetan dantzatzen dute. Afrikar kutsu garbia duen ikuskizuna da, eta arrakasta handia lortu du kontzertua eman duten aldiro", adierazi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Ugandako hiriburu Kampalako umezurztegian hazitako zazpi gazteek ehunka emanaldi egingo dituzte Euskal Herrian eta Espainian uda honetan, eta Arrasatekoa primizia izango da.

Ibai-arteren zozketa

Ibai-artek ere egin du bat eki- menarekin eta sarrerak zozketatuko ditu elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean. Sarrera bikoitzak lortzeko bi aukera daude: Arrasate txartelarekin ordaintzea edozein erosketa edo erosketa-txartel baten argazkia bidaltzea, Whatsappez, 688 73 41 49 telefono zenbakira. Irabazleek uztailaren 18an edo 19an Maala kalean dagoen Altuna lurrindegitik pasatu beharko dute, denda zabalik dagoen ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak