Ekiola kooperatibaren inguruko saio informatiboa egingo dute bihar

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mai. 2a, 09:56

Amaia antzokian izango da saioa bihar, martitzena, 18:30ean hasita. Izena ere eman ahalko dute herritarrek, bazkidetzan lehentasuna izateko.

Ekiola kooperatibaren bitartez, herritarrak eguzki-parke txikien bidez hornituko dira eta kooperatiban parte hartuko dute energia sortzeko eta kudeatzeko.

Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako udalez gain, Fagor Taldearen, Mondragon Taldearen, Debagoiena 2030 sarearen eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa du Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak, besteak beste. Hainbat ordezkarik proiektuaren inguruko xehetasunak emango dituzte, herritarren zalantzak argitzeaz gain.

Saioa bukatzearekin batera, kooperatiban izena emateko aukera irekiko dute han bertan, izena ematen dutenek lehentasuna izan dezaten irail inguruan zabalduko duten bazkidetza kanpainan. Halaber, ohartarazi dute orain izena emateak ez dakarrela inongo konpromisorik; hau da, ez duela ezertara lotzen.

Online jarraitzeko aukera

Hitzaldira bertaratzeko aukerarik ez dutenek saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango dute Goiena.eus-en. Gainera, txataren bidez galderak egiteko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak