Sei proiektu lehenetsi dituzte arrasatearrek bozketa fasean

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko api. 26a, 15:06

Hamasei proiekturen artean aukeratu behar zuten herritarrek, eta sei lehenetsi dituzte: Zigarrolako balkoia egokitzea, Santa Barbara parkea hobetzea, Pumptrack parkea egitea, Aramaio errekaren ondoko bidegorria argiztatzea (Alecopetik Markuletera), bizikletentzako aparkaleku seguruak egitea, eta Gipuzkoa etorbideko zebrabideak argiztatzea eta egokitzea.

Arrasateko Udalaren 2021eko eta 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesua amaitu da. 849 arrasatearrek parte hartu dute azken fase erabakitzailean eta 6.373 puntu eman dituzte. Horietatik 52 puntu baliogabeak izan dira.

Boto horiekin sei proiektu lehenetsi dituzte, 500.000 eurora arteko aurrekontua izan daitekeela kontuan hartuta:

PROIEKTUA BOTOAK AURREKONTUA (eurotan) AURREKONTU METATUA (eurotan)
Zigarrolako balkoia aisialdirako egokitzea 1.675 40.000 40.000
Santa Barbara parkea hobetu: Eserlekuak eta zakarrontziak berritu 1.334 50.000 90.000
Pumptrack-a: bizikleta eta patineteentzako zirkuitua (Lekua aztergai) 1.311 125.000 215.000
Aramaio errekaren ondoko bidegorria argiztatu (Alecopetik Markuletera) 1.277 120.000 335.000
Bizikletentzako aparkaleku seguruak 1.275 60.000 395.000
Gipuzkoa etorbideko zebrabideak argiztatu eta egokitu 1.201

105.000 500.000
Zebra-bideen ikusmena hobetzeko aparkalekuak egokitu 1.185    
Komun publikoak jarri Itxaropena eta Nao Santiago haur parkeetan 1.087    
Arrasaten euskararen memoria jasotzeko proiektua 1.058    
Idazketa tailerrak, hitzaldiak, bisita gidatuak: herriko kultura eskaintza zabaldu 983    
Arrasateko emakumeen historiaren ikerketa lana 949    
Calistenia parkea San Josepen: aire librean soinketa egiteko gunea 853    
Skate park-a Uribarrin 830    
Arrasateko udal artxiboaren digitalizazio proiektua 711    
Kautxuzko topeak jarri Gipuzkoa etorbideko aparkalekuetan 631    
Erguineko txakurren gunean jolasteko elementuak jarri 406    

Hurrengo urratsa: proiektuak idaztea

Orain, 2021-22 aurrekontu parte-hartzaileetako proiektuak aukeratu ondoren, horiek gauzatzeko behar diren proiektuak idazteari ekingo dio Udal Gobernuak. "Asmoa da behar diren lan eta obra guztiak aurten bertan hastea", azaldu dute Gobernutik.

Parte-hartzeak gora egin du

Arrasaten erroldatuta dauden 10 urtetik gorako arrasatear guztiek bozkatu ahal izan dute eta parte-hartzea, 2019ko azken edizioaren aldean, %17 igo da.

Udalak bi bide jarri zituen botoa emateko: online, Arrasate.eus-en, eta aurrez aurre, BAZen, Kulturaten, Etxaluzen eta Kiroldegian. Gehiago bozkatu da online (635 pertsona), aurrez aurreko modalitatearen aldean (214). Aurrez aurreko botoak honela banatu dira: 112 Kulturaten, 57 BAZen, 43 kiroldegian eta 2 Etxaluzen.

Adin tarteari dagokionez, 30 eta 49 urte bitartekoek eman dute boto gehien: 388 (%46). Ondoren, 50 eta 69 urte bitarteko 249 pertsonak eman dute botoa (%29).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak