Inbertsioen %78 auzoetan egin du Arrasateko Udal Gobernuak azken zazpi urteetan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 8a, 13:04

EAJren eta PSE-EEren gobernuak, agintean den azken zazpi urteetan, ia hamabi milioi euro inbertitu ditu herriko auzoetan, erdigunera bideratutakoa baino lau aldiz gehiago. Izan ere, erdigunean 3.310.000 euro inbertitu ditu. Hala, auzoetan egin du inbertsioen %78 eta erdigunean, %22. Epe horretan 35,5 milioi euro bideratu ditu Udal Gobernuak inbertsioetara.

35.500.000 euro horietatik, kultura eraikinetara bideratu du gehien Gobernuak: 13.350.000 euro; urbanizazio lanetara, berriz, 6.634.000 euro; igogailu publikoak ezartzera, 5.384.000 euro; haur parkeen berritzera, 2.135.000 euro; kirol inbertsioetara, 862.000 euro; asfaltatze lanetara, 783.000 euro eta espaloien konponketara, 500.000 euro.

Halaber, auzoz auzo egindako inbertsioen datuak eman gura izan ditu gaur Udal Gobernuak. "Azken 30 urteetan Arrasateko auzoak guztiz abandonatuta egon dira. Udal Gobernuan sartu ginenean, asko zegoen egiteko eta oraindik ere asko dago egiteko", dio Maria Ubarretxena alkateak.

Hori ulertuta, ia hamabi milioi euro bideratu dituzte auzoetara eta hori inbertsio guztien %78 da. "Datu horiek mahai gainean jartzearekin batera, herritarrei adierazi gura diegu Gobernu honen irizpidea dela bide beretik jarraitzea. Izan ere, badakigu auzoek behar handiak dituztela eta auzoetan inbertsio nagusiak egiten jarraituko dugu", gaineratu du alkateak.

Ander Garay, Maria Ubarretxena eta Victor Fuentes, gaurko prentsa agerraldian.

Gehien, San Andres auzoan

Ubarretxenak jakinarazi duenez, San Andres auzoan inbertitu dute baliabide gehien: 2.852.000 euro. Jarraian, Erguin-Gorostiza auzoa dago; 2.802.500 euro. Halaber, zerrenda osotik, zazpi proiektu dira 2022an gauzatuko direnak: Makatzena eta Obenerrekako parkour parkea (200.000 euro), Musakolako Legarre Plazako parkea (80.000 euro), Santa Teresako igogailuak (2.200.000 euro), San Andreseko Leintzibar kaleko bidegorria (320.000 euro), Uribe auzoko parkea (40.000 euro), Gautxori eremuaren berrurbanizazioa (1.300.000 euro) eta Garagartzan Fibrocemento hodiak aldatzea (460.000 euro).

Erdiguneari dagokionez, 2022an, zuntz optikoaren ezarpena (220.000 euro) eta Eguneko Arreta Zentroa (475.000 euro) egingo dituzte.

Honakoak dira inbertsio guztiak, auzo bakoitzeko inbertsio mailaren arabera:

San Andres auzoan, 2.852.000,00 euro

  • Kurtzetxiki Haur Parkea - 70.000,00 €
  • Araba Etorbidea berrurbanizazioa - 1.892.000,00 €
  • Leintzibar Foruen bidegorria - 320.000,00 €
  • Haurtzaindegiko biribilgunea - 200.000,00 €
  • Alfontso VIII Kalea - 370.000,00 €

Erguin-Gorostiza auzoan, 2.802.500 euro

  • Itxaropena haur parkea eraberritzea - 330.000,00 €.
  • Gorostiza haur parkea eraberritzea - 230.000,00 €.
  • Gorostiza espaloiak - 42.500,00 €.
  • Erguineko igogailuak - 2.200.000,00 €.

Santa Teresa auzoan, 2.200.000 euro

  • Santa Teresako igogailuak – 2.200.000,00 €.

Makatzena-Obenerrekan, 1.733.000 euro

  • Parkea eta frontoia eraberritzea - 434.000,00 €
  • Makatzenako igogailuak - 984.000,00 €
  • Parkour parkea - 225.000,00 €
  • Makatzena Goiko konponketa lanak - 90.000,00 €

Landa auzoetan, 890.000 euro

  • Barrenatxo - 42.000,00 €.
  • Patxizenako teilatua konpondu - 62.000,00 €
  • Fibrocemento hodiak kentzea- 460.000,00 €
  • Ingurumen Eskola teilatua eta frontoia - 120.000,00 €
  • Labaderoa - 40.000,00 €
  • Goiko zatia eraberritzea - 30.000,00 €
  • Haur parke berria - 31.000,00 €
  • Gesalibar eustorma - 88.000,00 €
  • Bedoña biribilgunea – 200.000 €

Uribe Eta Uribarri Etorbidean, 631.000 euro

  • Uribe Auzoko parkea - 40.000,00 €
  • Uribeko espaloiak - 21.000,00 €
  • Takolo-Goiru Uribarri etorbidea - 570.000,00 €
  • Gautxori esparruaren berrurbanizazioa – 1.300.000€

Musakolan, 505.864 euro

  • Legarre Plaza - 80.000,00 €
  • Herri Eskolako transformadorea kendu - 232.864,00 €
  • Gipuzkoa etorbideko espaloia -110.000,00 €
  • Nao Santiago haur parkea - 83.000,00 €

Munar auzoan, 491.000 euro

  • Ur-jolasen parkea - 400.000,00 €
  • Munarreko haur parkea - 31.000,00 €
  • Udala Plazako eraikina - 60.000,00 €

Erdialdean, 3.310.000 euro

  • Ekobulebar - 2.092.000,00 €
  • Zaldibar haur parkea - 30.000,00 €
  • Biteri haur parkea - 120.000,00 €
  • Garibai espaloiak - 200.000,00 €
  • Txiki Txokoa - 30.000,00 €
  • Pablo Uranga espaloiak - 127.000,00 €
  • Arpolapetako arkua - 16.000,00 €
  • Eguneko zentroa - 475.000,00 €
  • Zuntz Optikoa - 220.000,00 €

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak