Nobedadez bete nahi dute urtea Doke antzerki taldeko kideek

Hasier Larrea 2022ko urt. 31a, 13:31

Neska-mutilen eskoletako saio batean, aktoreak interpretatzen.

Eskola hazten doan bitartean, nagusien taldea Gabonen bueltan aurkezteko obra berria prestatzen hasi da.

Dagoeneko 43 neska-mutil batzen dira Dokeren ikastaroetan astean zehar, eta "egunetik egunera eskaera gehiago" jasotzen dituzte, Maider Alcelay irakaslearen hitzak oinarri hartuta. Hala, 7 eta 11 urte artekoen hiru talde eta 12tik 16 urtera artekoen bi talde dauzkate antolatuta, gaur-gaurkoz.

Adinez nagusi direnen taldeak, ordea, bere egitekoa aurrera ateratzeko oztopoak bizi izan ditu pandemiarekin, eta urtero atera ohi duten obra ezin egin ibili dira. 2022an ikusi dute egoera iraultzeko aukera. "Autore italiar baten obra lantzeko asmoz gabiltza, komedia eta kritika soziala erdigunean jartzeko; osasun-egoera oraindik arrastaka daramagunez, gogotsu gaude mezu indartsuko antzezlan bat interpretatzeko", azaldu du Alcelayk.

Doken dabiltzan ohiko partaideak izango dira aktoreak, baina bi kide berri ere batu zaizkie esku artean duten proiekturako. Izan ere, oholtzara igo nahi duen jende bila ari da kolektiboa, pixkanaka errelebo aldaketa gauzatzeko helburuarekin.

Lehen tailerra zabalik dago

Antzerki taldea helduendako ikastaro puntualak antolatzeaz ere arduratzen da. Virginia Imaz pailazo profesionala gonbidatu dute clown ikastaroa egiteko, otsailaren 18tik 20ra. Hamabi orduko saioan "clown teknikaz dakitenek eta lehen aldiz probatu nahi dutenek" parte hartu ahalko dute, 665 11 85 72 telefonora deituta edo dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzita.

Urtean zehar tailer gehiago jorratuko dituztela-eta, interesa dutenei adi egoteko dei egin die antzerkilariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak