Urteko lehen ikastaroa antolatu du Dokek, eta gonbidatua ez da nolanahikoa. Virginia Imazek Oihulari Klown antzerki taldea sortu zuen 1979an; 9 urte beranduago Cirque du Soleil kanadiar taldearen La Nouba ikuskizunean hasi zen parte hartzen, pertsona komiko gisa Kanadan eta Estatu Batuetan ikuskizunak eginez 12 urtean zehar. 2017an Emakunde saria jaso zuen "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik". Izan ere, berdintasuna "ideien mundutik emozioen mundura" eramateko gai izatea da bere ekarpenik handienetariko bat.
Gaur egun norbere komikotasuna garatzeko hainbat ikastaro ematen dihardu, clown lanaren, antzerkiaren eta ipuin kontagintzaren arloak irakastearekin batera. Bailarara hainbat alditan etorri da azken urteetan; Aramaion eta Elgetan ipuin erotikoak kontatzen aritu izan da.