'Migraziorako Euskal Itun Soziala' onartu du Arrasateko udalbatzak

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 16a, 18:49

Arrasateko Udal Gobernuko kideak, 'Migraziorako Euskal Itun Soziala'-ren afixa eskuetan.

Astearteko osoko bilkuran Migraziorako Euskal Itun Soziala onartu zuen Arrasateko udalbatzak. Pluraltasuna, elkartasuna eta beharrizana abiapuntu gisa hartuta, bederatzi zeharkako aukera eta hamar konpromiso zehatz onartu zituzten 'Jaso nahiko genukeena eskaintzea' deitutako dokumentuan. Aretxabaletako eta Oñatiko Udalek ere sinatu zuten ituna, azaroan.

Aretxabaletako eta Oñatiko Udalek emandako konpromisoaren ostean, astearteko osoko bilkuran onartu zuen Arrasateko udalbatzak Migraziorako Euskal Itun Soziala. 'Jaso nahiko genukeena eskaintzea' deitutako dokumentuak abiapuntu amankomun batzuk definitzen ditu, eta sinatzen duten pertsona, entitate eta erakundeak biltzen dituen bederatzi zeharkako aukeretara eta hamar konpromiso zehatzetara atxikitzen dira.

Pluraltasuna, elkartasuna eta beharrizana oinarri hartuta, dimentsio arauemaile zein etika demokratikoko dimentsioa du itunak; hots, migratzaileen eskubide eta betebeharrak bermatzea du helburu, printzipio etiko nagusi gisa "jaso beharko genukeen hori eskaintzea" hartuz. Horrez gain, politikoki "populismo xenofoboaren mehatxuari aurre" egiteko ere baliagarria da, oztopoen zein aukeren testuinguruan baitago kokatuta. 

Aukerak eta konpromisoak

Bizikidetza bideratzea, giza eskubideak bermatzea, administrazioetan kultur-aniztasunaren begirada txertatzea, eskubide eta betebeharren arteko kohesioa, pedagogian sakontzea, tokiko esparruan integratzea, berdintasuna, hizkuntzen ikasketa prozesua ahalbidetzea eta instituzio eta gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzea dira, bakoitzaren "gaitasun eta eskumenen neurrian", sinatzaileek adostutako bide orriak.

Horretarako, hamar konpromisoren garapenari bide emateko hautua egiten dute Migraziorako Euskal Itun Sozialaren sinatzaileek: lankidetza, batasuna, immigrazio erregularizaturako bidea lantzea, edota bizikidetzaren kultura indartzea, besteak beste. Ondoko estekan dago ituna irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak