Deba ibaitik ura sartu da Errekalde kaleko tailerretara

Hasier Larrea 2021eko abenduaren 10a

Estoldetatik sartu da ura Elma eta Musakola artean kokatuta dauden tailerretara; Pando Errotuloak enpresa dago bertan, besteak beste. Ura ateratzen zebiltzan tailerreko langileek adierazi dute ez zaiela sekula halakorik gertatu. Uraren indarrak estolda-kutxatila bat ere ireki du.

Ura tailerreko esparru guztiraino sartu zaie Pando Errotuluak enpresakoei. Poliki-poliki ura etorri den jatorrira eraman dute bueltan erratzekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak