Horrez gain, Arrasate Pasealekuan garaje batzuetan ura sartzen ere hasi da eta su-hiltzaileak gerturatu behar izan dira. "Urak ez du aparteko arazorik sortu, baina transformadore indartsu bat dago ondoan eta badaezpada etorri gara", azaldu dute. "Orain, gainera, ibaia apur bat lasaiago dator. 04:00etan izan da une kritikoena, gainezka egiteko zorian egon baita ibaia".