Positibo berri batekin, hamahiru dira Iturbiden kutsatuta dauden egoiliarrak

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 9a, 16:05

Gaur eguneratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzetako COVID-19aren inguruko datuak. Asteartean Arrasateko Iturbide egoitzan 12 kasu positibo zirela baieztatu ostean, beste kutsatze bat atzeman dutela eman dute jakitera gaur. Orotara, 32 egoiliar daude kutsatuta Gipuzkoan, %40a Garibai Hiribideko eraikinean. Gainerako bailarako egoitzetan ez da kasurik atzeman.

2020ko azarotik kasurik baieztatu gabe ziren Arrasateko Iturbide egoitzan. Azken astean, baina, egoera oso bestelakoa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 13 egoiliar daude kutsatuta uneotan Garibai Hiribideko eraikinean, astearteko azken datu eguneraketan baino bat gehiago.

Orotara, 32 dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan COVID-19az kutsatuta dauden egoiliarrak; %40a Arrasateko eraikinean. Beste kasuak Donostiako La Paz eta Gurutze Gorria egoitzetan (9 eta 3), Lazkaoko Txindoki eraikinean (3), Lasarte-Oriako Atsobakar egoitzan (2) eta Irungo Anaka zentroan (2) atzeman dira. Beraz, bailarako gainerako egoitzetan ez da kutsaturik uneotan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak