Hamabi positibo berri atzeman dira Iturbide adinekoen egoitzan

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 7a, 17:27

Iturbide egoitzako hainbat egoilar, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako datuen arabera, 30 kasu positibo atzeman dira azken astean lurraldeko adinekoen egoitzetan. Horietatik 12 Arrasateko Iturbide egoitzan izan dira, guztiak azken bost egunetan. Aldundiaren arabera, bailarako adinekoen egoitzetako azken positiboa otsailaren 13an atzeman zen; Iturbideko azkena, aldiz, 2020ko azaroan.

2020ko martxoaren 27an lehen positiboak atzeman zirenetik, azken hemeretzi hilabeteetan hainbat kasu baieztatu dira bailarako adinekoen egoitzetan. Gipuzkoako Foru Aldundia astez aste argitaratzen joan den datuen arabera, baina, otsailean San Juan de Dios egoitzako egoilar bat kutsatu zenetik COVID-19 kasu positiborik atzeman gabe ziren Debagoieneko egoitzak.

Gaur eman ditu jakitera aldundiak azken asteko datuak, eta datu orokorrekin gertatu gisa, gorakada izan da egoitzetan baieztatu diren positibo kopuruan. 30 dira uneotan Gipuzkoan kutsatuta dauden egoilarrak, eta horietatik 12 Arrasateko Iturbide egoitzan atzeman dira. 2020ko azarotik kasurik baieztatu gabe ziren Garibai Hiribideko eraikinean.

Artatzeko espazio berria

Pasa den astean Gipuzkoako Kontseiluak hartutako erabakien berri eman zuen Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, eta abenduaren 1etik aurrera Arrasateko San Juan de Dios zentroan Gipuzkoako zaharren egoitzetan COVID-19az kutsatutako egoilarrak artatuko zituztela iragarri zuen. 19 plaza egokituko ditu aldundiak Gesalibarko egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak