Udal Gobernuak dio oraindik ez dagoela esparru bat ere erabat baimenduta zuntz optikoa jartzeko

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 17a, 12:30

Argibideak eman ditu alde zaharreko zuntz optikoaren proiektuaren inguruan eta nabarmendu du baimena sinatuta eta aurkeztuta daukaten atarteak 82 direla, baimena sinatu ez dutenak 86 izanik. 

Ohar batean azaldu duenez, 2021eko maiatzaren 21ean Gobernuak eskutitza banatu zuen alde zaharreko atarteetan zuntzaren instalazioaren harira Mas Movil enpresarekin hitzartutako akordioaren berri eman eta lanen nondik norakoak adieraziz: "Udalak bere gain hartuko du instalazioa lurperatzearen kostua, baina zuntza atarietan eta etxebizitzetan sartu beharko denez, beharrezkoa da etxebizitza bloke bakoitzeko auzotarren komunitateak lan horiek baimentzea", azpimarratu du. Horrez gain, zehaztu du bilera bat deitu zuela uztailean Zuntza2021 plataformarekin, baina plataformako kideak ezin izan zutela bilerara joan. 

Era berean, zuntz optikoa eraikin guztietara hornitu ahal izateko, hainbat esparrutan banatu dute alde zaharra eta, Gobernuaren esanetan, hornidura zatika egiteko arrazoia honakoa da: "Behin lanak eginda zuntza segituan kontratatu eta martxan ipini ahal izatea. Esparru horien arabera, orain arte jasotako baimenak kontuan hartuz, ez dago esparru bat ere ez erabat baimenduta dagoenik". 

Oharrak gaineratzen du, alkatea eta auzo-alkatea buru, hainbat bilera egin dituztela instalazioa burutu behar duen Zener enpresarekin zonaldea aztertu eta lanen hasiera antolatzeko. "Urrian ekingo zaie lanei".

Bitarte horretan, baimena sinatu ez duten atariak atxikitzeko lanean jarraituko duela dio Udal Gobernuak, "ahalik eta alde zaharreko herritar gehienei zuntza eskaini ahal izateko".

Azkenik, gogorarazi du zuntza alde zaharrera eraman eta atarietan instalazioa egitea bere gain hartuko duela lehen deialdi honetan. "Aurrerago atxikitzea erabakitzen duten atariek, kaletik etxera bitarteko instalazioa bere gain hartu beharko dute".

Baimenik ez duten atarteak:

Maalako Arrabala: Cluster 38
• Maalako arrabala 31
• Maalako arrabala 29
• Maalako arrabala 27
• Maalako arrabala 19
• Maalako arrabala 17
• Maalako arrabala 15
• Maalako arrabala 13
• Maalako arrabala 11
• Maalako arrabala 9
• Maalako arrabala 5
• Maalako arrabala 3
• Maalako arrabala 1
Olarte kalea: Cluster 62
• Olarte kalea 6
• Olarte kalea 8
• Otalora lizentziaduna 9
• Olarte kalea 16
• Olarte kalea 18
Ferrerias kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 60
• Sebero Altube enparantza 2
• Sebero Altube enparantza 3
• Ferrerias kalea 3
• Ferrerias kalea 5
• Ferrerias kalea 7
• Ferrerias kalea 9
• Ferrerias kalea 11
• Olarte kantoia 4
• Olarte kantoia 6
• Olarte kantoia 1
• Ferrerias kalea 18
• Ferrerias kalea 20
• Ferrerias kalea 15
• Ferrerias kalea 17
• Ferrerias kalea 19
• Ferrerias kalea 21
• Ferrerias kalea 30
• Ferrerias kalea 32
Erdiko kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 58
• Erdiko kalea 1
• Erdiko kalea 4
• Erdiko kalea 6
• Erdiko kalea 8
• Erdiko kalea 10
• Erdiko kalea 12
• Erdiko kalea 18
• Erdiko kalea 5
• Erdiko kalea 7

• Erdiko kalea 9
• Erdiko kalea 11
• Erdiko kalea 22
• Erdiko kalea 24
• Erdiko kalea 26
• Erdiko kalea 30
• Erdiko kalea 32
• Kanpartorpea kantoia 1 (San Juan eliza da)
Iturriotz kalea (hasierako zenbakiak): Cluster 55
• Iturriotz kalea 3
• Iturriotz kalea 5
• Iturriotz kalea 10
• Iturriotz kalea 13
Iturriotz kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 56
• Iturriotz kalea 25
• Iturriotz kalea 27
• Iturriotz kalea 18
• Iturriotz kalea 20
• Iturriotz kalea 24
• Kanpantorpea kantoia 2
• Iturriotz kalea 30
• Iturriotz kalea 37
• Iturriotz kalea 39
• Iturriotz kalea 41
• Iturriotz kalea 43
Erdiko kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 57
• Erdiko kalea 36
• Erdiko kalea 38
• Erdiko kalea 40
• Erdiko kalea 46
• Erdiko kalea 48
• Erdiko kalea 50
• Erdiko kalea 60
• Erdiko kalea 19
• Erdiko kalea 21
• Erdiko kalea 23
• Erdiko kalea 33
Ferrerias kalea (bukaerako zenbakiak): Cluster 59
• Ferrerias kalea 23
• Ferrerias kalea 25
• Ferrerias kalea 27
• Ferrerias kalea 29
• Ferrerias kalea 37
• Ferrerias kalea 34
• Ferrerias kalea 38
• Ferrerias kalea 40

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak