Hiru lansaio horien bidez, egungo kirol azpiegituren diagnostikoa egingo du taldeak eta esku hartzeko beharrak antzemango ditu. Hala, Arrasateko azpiegiturek esku hartzeko dituzten premiei eta etorkizuneko obrak egiteko ordenari buruz hitz egingo dute.
Era berean, urriaren amaieran eta azaroaren hasieran, karpa bat jarriko dute kalean bost egunez, herritarrek haien iritziak utzi eta ekarpenak egin ditzaten.
Ander Garay Arrasateko Udaleko Kirol zinegotziak adierazi duenez, herriak duen "egiturazko" beharrari "ausardiaz" heldu behar zaio, kirol azpiegituren beharrari, hain zuzen. "Arrasateko kirolaren etorkizuna herritarrekin definitzen ari gara. 10 urteko inbertsio plana dugu buruan, ondoren parte-hartze prozesuan zehazten den proiektura egokituko dena", gaineratu du.