Hiru arrazoi nagusi eman dituzte aparkalekuen proiektuari desadostasuna adierazteko:
-
Foku kutsatzaile bat da, bai akustikoa, bai airearena, eta hori oso kaltegarria da gure etxebizitzetatik gertu dagoelako. Eta ez behean sinatzen dutenei bakarrik, baita eragingo die ospitale barruan dauden pazienteei, kontuan hartuta aparkalekuak txandakakoak izango direla eta, beraz, ibilgailuen joan-etorria etengabea izango dela.
-
Axola zaigu eta kezkatzen gaitu gure seme-alaben segurtasunak, aparkalekuak jarri nahi dituzten gunearen ondoan dagoen haur-parkea hurbil baitago, eta gure adingabeak harrapatzeko edo aparkalekuarekin zerikusia duen beste edozein gorabehera edo istripu izateko arriskuan baitaude.
-
Kontuan hartuta berdeguneek ongizatea ematen digutela, bai fisikoa bai emozionala, eta gogoeta egiteko, aske sentitzeko, lasaitzeko eta estresa murrizteko aukera ere ematen digutela, Txaetako eremurako galera garrantzitsua izango litzateke.
Hori dela eta, beste aukera batzuk azter ditzala eskatzen diote Udal Gobernuari. "Kontuan hartu daitezkeen hainbat proiektu daude. Batetik, landare-birika bat landatzeko partzela egokia da. Bestetik, muskulu-ariketak egiteko gailuak jarri daitekze gure adinekoentzat, eta tenis-mahai batzuk eta abar. Bestade, esertzeko eserlekuak, bai Txaetako bizilagunentzat, bai larrialdietatik kanpo zain egon behar duten pertsonentzat. Azkenik, saskiak edota ateak dituen kirol-gune bat, haurren eta gazteen kirola eta osasuna sustatzeko".