'Pribilegio zuria'-ri buruzko hausnarketa saio "emankorra"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mai. 17a, 19:49

Migrazioari, arrazakeriari eta trasnazionalen errealitateari buruzko txosten bat eta kutxa materiala prestatu zuten, Emakume Mundu Martxako bosgarren ekintzaren baitan, emakume arrazializatuek eta migratuek; eta, hain justu, material hori izan zuten aztergai eta hausnarketarako tresna zapatu goizean. 

Kulturateko areto nagusian egin zuten Arrasateko Mugimendu feministako kideek deituta, eta saioa "emankorra" izanik, ekainean beste bat egiteko proposamena egin zuten. "M8ko asanbladan garrantzitsua iruditu zitzaigun bakoitzak bere aldetik beharrean, espazio bat sortzea elkarrekin txosteneko eta material kutxako gaiak lantzeko", azaldu zuen Arrasateko Mugimendu Feministako kide Eneritz Ugaldek, eta zera gaineratu: "Bereziki arrazakeriari jarri diogu fokua gaur eta emakume zuriak garenetik, kontzientzia hartzeari emakume zuri moduan dugun arrazakeria, eta emakumeak, zapalduak garela identifikatzen dugun moduan, gu ere zuri izateagatik zapaltzaileak izan gaitezkelako. Material kutxa oso jantzia da eta bertatik bideo batzuk, Salda Badago jardunaldietako pasarteak eta dinamika batzuk hartu ditugu. Ondoren, talde txikitan banatu gara, pribilegio zuria gaiari buruz berba egiteko".

Palestinarren aldeko talde argazkia

Askapena erakundeak zapatu eguerdirako antolatutako elkarreratzera joaterik izan ez zutenez, saioa bukatzerakoan talde argazkia atera zuten Kulturate kanpoan. "Saioagatik ez balitz, bertan bildu garen asko Herriko Plazan izango ginateke gure elkartasuna adierazten, horregatik, gure keinutxoa egin gura izan dugu; izan ere, sarritan erabiltzen dugun leloak dioen moduan, ez gara libre izango denak aske izan arte”, azaldu zuen Arrasateko Mugimendu Feministako kide Julia Mongek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak