Bizipen gogorrak azaleratu ditu aitortza ekitaldiak Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2021ko api. 23a, 20:10
Omenaldi ekitaldia bukatu denean, Kulturaten aterata dute talde argazkia.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta, omenaldia jaso dute gaur, gerrako Arrasateko umeek, Kulturaten. Ekitaldia hunkigarria izan da, eta, Arrasateko 39 gerrako ume izan dira oroigarria jasotzera deituak zeudenak. Bizi dugun egoeragatik, baina, batzuk ezin izan dira ekitaldira joan, hori horrela, beraien senitartekoak izan dira beraien partez oroigarriak jaso dituztenak.

Segurtasun neurri guztiak bermatuta, ekitaldi hunkigarria izan da gaur, Kulturaten. Gerrako umeak eta beraien senitartekoak, Arrasateko Udaleko ordezkairak, eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak batu dira bertan. Gainera, gonbidatuen artean, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro ere izan da.

Kulturateko ekitaldia irekitzeko Arrasateko alkateak, Maria Ubarretxenak, hartu du hitza lehenbizi, honakoa esanaz: "Etorkizunari aurre egiteko ezinbestekoa da iragana ez ahaztea". Gero, eskerrak eman dizkie Kulturatera gerturatu diren gerrako haurrei, eta, ostean, Intxortako 1937 Kultur Elkarteko Juan Ramon Garaik eta Julia Mongek egin dute aurkezpenaren sarrera.

Intxorta 1937 elkarteak jasotako testigantzen ikus-entzunezkoren zati bat proiektatu dute gero, eta minutu bateko isilunea egin eta-gero, txistularien laguntzarekin aurreskua dantzatu dute bi dantzarik.

Segidan, gerrako umeen izenak esan ditu banan-banan Intxortako 1937 Kultur Elkarteko Juan Ramon Garaik, eta Iñigo Arregi eskultoreak egindako Eigaren Iturria izeneko oroigarri bana eman die eurei edo euren izenean jaso duten senideei. 

Bizirik dauden eta gaur omenaldia jaso duten Arrasateko gerrako umeak:

  • • Abarrategui Mendizabal, Nieves.
  • • Arenaza Velasco, Amparo.
  • • Arsuaga Menchaca, Margarita.
  • • Ayesa Mondragon, Jose Luis.
  • • Aranbarri Riviere, Antxon
  • • Azula San Miguel, M. Teresa.
  • • Balzategi Olazagoitia, Angel.
  • • Balzategi Olazagoitia, M. Angeles.
  • • Bolinaga Garay, Mercedez.
  • • Etxabe Zubizarreta, Luzia.
  • • Dominguez Jimenez, Carmen.
  • • Garcia Andres, Encarna
  • • Garcia Vermande, Paquita.
  • • Garcia Cacho, Josefina.
  • • Garcia Cacho, Santiago.
  • • Garcia Cacho, Luisa.
  • • Garcia Cacho, Lucio.
  • • Garcia Cacho, Jesus.
  • • Gonzalez Pinto, Pedro.
  • • Gonzalez Pinto Aurea.
  • • Gonzalez Monje, Cristina.
  • • Jauregui Iza, Montse.
  • • Langaran Rodriguez, Eugeni.
  • • Lopez Diez, Jose.
  • • Lopez Diez, Luis.
  • • Moreno Leibar, Imanol.
  • • Muxika Arrieta, Jose Maria.
  • • Oroiz Garcia, Felisa.
  • • Riviere Andres, Jose.
  • • Martinez de Ubago Ruiz de la Cuesta, Carmen.
  • • Uranga Mandaluniz, Juana.
  • • Uranga Mandaluniz, Beatriz.
  • • Ugarte Eguiluz, Juan Manuel.
  • • Ugalde Ariznabarreta, Edurne.
  • • Uriarte Lasagabaster, Roberto.
  • • Ugarte Zubialdea, Josefa.
  • • Vega Galdos, Pedro.
  • • Vitoria Berecibar, Olga.
  • • Zabaleta Ortubai, Tere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak