Hunkituta jaso dute omenaldia Bergarako gerrako umeek

Oihana Elortza 2021ko api. 23a, 16:20

Omenaldi ekitaldia bukatu denean, San Martin plazan atera dute talde argazkia.

Iñigo Arregi eskultorearen Egiaren Iturria izeneko oroigarria jaso dute oraindik bizirik dauden Bergarako  26 gerrako umek. Minutu bateko isilunea ere egin dute hil zirenen alde.

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatuta, omenaldia jaso dute gaur, egubakoitza, eguerdian Bergarako gerra umeek. Seminarixuan izan da ekitaldia. Bizirik dauden Bergarako 26 gerrako ume ditu zenbatuta Intxorta 1937 Kultura Elkarteak eta denek jaso dute oroigarria; ekitaldian izan dira gehienak baina gaixo daudelako edo kanpoan bizi direlako joan ezin izan dutenek ere jaso dituzte senideen eskutik. Biolin jole baten laguntzarekin, aurreskua ere dantzatu du gazte batek batek.

Mikel Gomezek hitz egin du Intxorta 1937 Kultur Elkartearen izenean, "bihotzez egindako omenaldia" dela adierazi die guztiei eta minutu bateko isilunea eskatu du hil direnen alde. Segidan, gerrako umeen izenak esan ditu banan-banan, eta Iñigo Arregi eskultoreak egindako Eigaren Iturria izeneko oroigarri bana eman die eurei edo euren izenean jaso duten senideei. 

Ainhoa Letek, Bergarako alkate ordeak, egin die denei ongietorria: "Bi norabideko bidaia bat egin zenuten zuetako askok duela 75 urte. Alde batetik, gerratik ihesi, nazioartean aterpe bila. Bestetik, lehenago ala beranduago, atzera Euskal Herrira, jaioterrira, edo etxera itzultzekoa". Bidaian horietan bizitakoen testimonioak entzun dira bideo batean, gerra umeen ahotik; hunkitu egin dira bai omenduetako asko baita aretoan zeuden eruen senideak ere, negar malkoak isurtzeraino. "Ziur naiz, zuek orduan jasotako abegia, babesa, elkartasuna ere ezinbestekoak izan direla, gure herri hau, Bergara, herri justu, solidario, ez hain ahanzkorra bilakatzerako saiakeran" esanaz, "bergararren maitasun handiena" eskaini die Letek.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean etorri den Jon Gambrak eskerrak eman dizkio Intxorta 1937 Kultur Elkarteari egin eta egiten ari den lanagatik eta aurreratu du laster hizarmen bat sinatuko duel Aldundiak elkarte horrekin orain Debagoienean egin duten moduan Gipuzkoa mailan egiteko: "Gipuzkoako gerrako umeen zerrenda jaso gura dugu eta oraindik bizirik daudenen testimonioak jaso. Dagoeneko hasita daude artiboko lanak egiten".

 

Bizirik dauden eta gaur omenaldia jaso duten Bergarako gerrako umeak

  • Ambroy Aranzabal, Carmen.
  • Ambroy Aranzabal, Jose Maria.
  • Askasibar Garate, Joseba.
  • Arrieta Aztiazaran, Garbiñe.
  • Arruabarrena Etxezarreta, Ana Maria.
  • Arruabarrena Etxezarreta, Manuel.
  • Azkarate Garay, Albiñe.
  • Begiristain Urcelay, Edurne.
  •  Begiristain Urcelay, Narciso.
  • Begiristain Urcelay, Paquita
  • Begiristain Urcelay, Silvestre.
  • Diez Sanchez, Eulogio.
  • Ecenarro Arostegui, Julia.
  • Estevez Saez, Maria Dolores.
  • Farraz Laskurain, Luzia.
  • Farraz Laskurain, Esther.
  • Herran Izarra, Anastasio.
  • Herran Izarra, Maria Carmen.
  • Lete Gabilondo, Maria Josebe.
  • Telleriarte Eguidazu, Sol.
  • Urcelai Arenaza, Maria Pilar.
  • Urcelai Arenaza, Francisco.
  • Urcelai Arenaza, Trini.
  • Viciola Velasco, Pilar.
  • Viciola Velasco, Esther.
  •  Zuñiga Sanchez, Felipe.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak