Zuntza2021 taldeak elkarretaratzea deitu du egubakoitzerako

Eneko Azurmendi 2021ko api. 13a, 11:37

Taldea aurkezteko martxo bukaeran egin zuten prentsa agerraldian aurreratu moduan, apirilaren 16an Herriko Plazan "bilkura jendetsua" egitera gonbidatu dituzte erdigunean zuntz optikorik gabe bizi diren edota lan egiten duten herritar guztiak. Hala, egubakoitzean, 20:00etan egingo dute elkarretaratzea.

"Zuntza jartzeko negoziaketetan parte hartzen ari diren alde guztiei gogorarazi behar diegu gai hau konpontzen ez den bitartean, Arrasateko milaka herritar dabiltzala lan egin eta ikasi ezinik, gaur egungo teknologiak sortutako premiak asetuko dituen konektagarritasun egoki barik. Arazo honi lehentasunez eman behar zaio konponbidea", aldarrikatu dute.

Irtenbidea 2021eko irailerako behar dutela exijitzeaz gain, adierazi dute zuntz optikoaren aldarrikapena "gaurkotasunaren erdian" ipintzea eta egubakoitzean "ahalik eta jende gehien batzea" komeni dela.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak