Edukiontzi horira zer bota behar den ikasten ibili dira Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko otsailaren 13a

Mankomunitatearen Ondo bereiztua, asko aurreztua kanpaina Arrasatera iritsi da gaur. Ontzi arinak hobeto birziklatzea helburu duen ekimena da; zero zabor filosofiaren barruan hiri hondakinak gutxitzea da asmoa. Gaur, 19:00ak arte izango dira Arrasateko Biteri Plazan.

Kanpaina Antzuolan hasi zuten eta gaur Arrasaten izan dira. Gainerako herrietako egutegia:

  • Aretxabaleta: otsailak 20, 10:30etik 14:00era.
  • Bergara: otsailak 27, 10:30etik 14:00etara, eta 15:30etik 19:00etara.
  • Elgeta: martxoak 6, 10:30etik 14:00etara.
  • Oñati: martxoak 13, 10:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara.
  • Eskoriatza: martxoak 20, 10:30etik 14:00etara.
  • Leintz Gatzaga: martxoak 27, 10:30etik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak