Udaltzainei hizkuntza ohiturak aldatzea eskatu die Euskal Herrian Euskaraz taldeak

Eneko Azurmendi 2020ko aza. 26a, 15:45

Euskal Herrian Euskaraz taldeak dio udaltzainek gaztelera hutsean aritzen direla eta lehen hitza ere ez dutela euskaraz egiten. "Portaera hori ez zaigu onargarria iruditzen".

Azaldu dutenez, udaltzain postua lortzeko, B2 euskara maila eskuratzea da ezinbesteko baldintzetako bat, "baina hori ez da haien eguneroko jardunean islatzen". Gaineratu dute herrian euskararen alde egindako hainbat jardunaldi eta ekintzatan parte hartu izan dutela, konpromiso batzuk hartuz. "Hala ere, argi ikus genezake horietako askori zenbat iraun zion konpromiso horrek. Ez ote da hori herriaren aurrean haien burua zuritzeko modu bat?".

Nabarmendu dute badaudela euskararen aldeko jarrera duten udaltzain batzuk baina, "tamalez", gutxiengoa direla. "Horien errespetuzko jarrera eskertzen dugu. Dena dela, gainontzeko udaltzainek duten jokaera aldaketa beharrezkoa da".

Udal langile diren neurrian, diote, eta kalean duten presentzia handia dela kontuan hartuta, Euskaraldia baliatuta ohiturak aldatzeko eskatu diete, "euskarak herrian merezi duen lekua izan dezan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak