Arrasateko 100 entitatek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

Hasier Larrea 2020ko ira. 21a, 11:55

2019ko Euskaraldiaren aurkezpena, Kulturateko klaustroan

Irailaren 27an, igandean, amaituko da aurtengo Euskaraldian entitate moduan parte hartu ahal izateko aukera. Antolatzaileek oraindik ere "entitate uholdea" espero dute izen-emateetan. 

Badoa aurrera poliki-poliki 2020 arraro hau, eta geroz eta gutxiago falta da Euskaraldiaren bigarren edizioa ospatzeko. Gure hizkuntz ohiturak aldatu eta euskara bultzatzeko asmoa duen egitasmoak azaroaren 20tik abenduaren 4ra iraungo du. 

Aurtengo nobedade nagusiena entitateek egingo duten lana izango da, ariguneak sortuko baitituzte, ahobizi eta belarriprestak euskaraz lasai aritzeko guneak. Norbanakoek, iaz bezala, ahobizi eta belarriprest gisara lan egingo dute, eta entitateen ekarpen honekin, "taldean euskaraz egiteko ohitura" sustatu nahi dutela adierazi du Jokin Etxebarria Arrasateko Euskaraldiko Dinamizatzaileak, "kalera ere euskara erraz eramango dugulako horrela".

Entitate batek, izan taberna, komertzio, kirol, kultura edo bestelako jarduera bateko eragile, oraindik Euskaraldian izena eman ez badu, irailaren 27ra arte izango du egitasmora batzeko aukera. Arrasaten dagoeneko 100 entitatek baino gehiagok erakutsi dute ariguneak sortu eta euskara bultzatzeko konpromisoa, baina antolatzaileek hemendik eta domekara arte "entitate uholde txiki bat egotea" espero dute izen-emateetan. Parte hartzeko interesa daukaten entitate horiek  hemen aurkituko dute izena emateko aukera. Nahikoa da bertan datuak betetzearekin, hala ere, edozein zalantza edukiz gero, 943 77 12 28 telefonora deituta edota arrasate@euskaraldia.eus helbidera idatzita, "gustu handiz artatuko zaituztegu eta ahal dugun guztian lagundu", adierazi du Etxebarriak.

100 entitatek baino gehiagok eman dute izena, eta zuk?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak