Mundukideren proiektuetarako 46.000 euro pasa

Maider Arregi 2020ko abu. 6a, 12:16

2019. urtean Harreman Arrasatetik Mundura GKEk garapen proiektuetarako jasotako diru laguntzak %9 hazi ziren eta kopuru hori Mozambikeko nekazaritza garapenera eta Ankur-Indian kalean jasotako neskatoen hezkuntza proiektuetara bideratuko dute. 

Mozambike proiektuaren helburua da nekazaritza-ekoizpena hobetzea, bertako nekazariek beren lanaren bidez diru-sarrerak handitu ditzaten eta garapen ekonomiko bidezko eta jasangarria lortu dezaten, familia mozambiketarrak autonomoak eta beren kabuz kapazak izan daitezen eta beren baliabide ekonomiko propioak modu etiko eta iraunkorrean erabiltzeko.

Bestalde, Indian, kalean jasotako neskatoen hezkuntza proiektua babesten dihardute. Harremanek laguntzen duen ANKUR umezurztegian, bizitza duina eta etorkizun itxaropentsua eskaintzen zaien neskato horietako 200 baino gehiago bizi dira elkarrekin. Era berean, inguruko txaboletan bizi diren haurrentzako haurtzaindegi bat eraikitzea lortu da, emaitza onarekin, eta, horrela, beren amek nolabaiteko lana egin ahal izatea ahalbidetzen du, etxeko zerbitzuetan gehienbat.

Proiektuak babesteko jasotako dirua biltzea urteroko lana dela diote Harremaneko ordezkariek. Norbanakoek eta erakundeek egindako ekarpenetatik dator gehiena. Baita ere, herriko hainbat eragilerekin egindako elkarlanetik ere. Besteak beste, Ibai-Arte, Izaskun Murgia Lirika Elkartea eta Goikobalu. Edozein momentutan ekarpenak egiteko aukera ere badago. Harremanek kontu irekiak ditu Laboral Kutxan, Kutxan, Rural Kutxan eta Caixan.

Bai Mozambikeko proiektua eta bai Indiakoa pobrezia ugaria den eremu behartsuetan gauzatzen dira. Hango egoera, bizi-baldintzak eta segurtasun gabezia okertu egin dira Koronabirusak eragindako pandemiarekin. Bereziki, Indian.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak