Hondarribia kaleko 1-3 eraikina eskola tailerra izango da bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako

Uxue Igarza Loiola 2020ko uzt. 17a, 15:49

Urtarrilean egin zuten aurkezpeneko irudia.

LAN-r-Bai ekimena sendotzeko helburua izango du eskola tailerrak, bazterkeria egoeran dauden pertsonei egokitutako prestakuntza eta laguntza eskainiz. 

Hondarribia kaleko 1-3 udal jabetzako eraikina eskola tailer bihurtzea erabaki du Arrasateko Udalak,  bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako sortutako LAN-r-BAI ekimena sendotzeko. Finantzazio europarra jaso duen "programa berritzailea" dela azaldu dute, eta eraikinaren egokitzapena izan dela "pausu garrantzitsuena ": "Obrak azaroan hastea aurreikusten dugu, eta lau hilabeteko iraupena izango dute. Lizitazioa 110.000 eurotakoa da eta proposamenak irailaren 14a bitarte aurkez daitezke".

Ekimenean parte hartzeko Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarteratze sailean bazterketa-egoeraren balorazioa egingo zaie herritarrei. 

LAN-r-Bai programako bigarren taldea

Programaren helburua "ibilbide inklusibo pertsonalizatuak sortzea" dela azaldu du Udalak, eta hori egokitutako prestakuntza-enpleguaren bidez eta laguntza sozio-edukatiboaren bidez egingo dutela:  "Programak erabiltzaileei baliabideak eta tresnak transferitu nahi dizkie, gizarteratzeko eta hezkuntzarako laguntzaren eta prestakuntza teoriko-praktikoaren bidez ibilbide bat gara dezaten". 

Orain arte gizarte-bazterketako egoeran dauden 30 pertsonak hartu dute parte: 15 pertsonako bi talde egin dira: 2019an garatu zen programa 1. taldearekin, eta aurtengo ekainean hasi da 2020koa, beste 15 lagunekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak