Oinezkoen mugikortasuna errazteko eta segurtasun tarteak bermatzeko neurriak hartu dituzte Arrasaten

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 8a, 14:20

Oinezkoentzat seinalizatuta.

Deseskalatzeak irauten duen bitartean, pilaketak saihesteko Garibai Etorbidean, San Vicente Ferrer kalean eta Gipuzkoa Etorbideko eremu bat oinezkoek eta motorgabeko ibilgailuek erabiltzeko behin-behineko neurria hartu du Arrasateko Udalak. Neurriak operatibo bihar jarriko diren arren, gaur, egubakoitza, trafiko mozketak eta egokitzapen lanak egingo dituzte.

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuz, Hirigintzako batzordean, udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztien (EAJ, EH BILDU, PSE, Elkarrekin Arrasate) baiezkoarekin onartu da oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak burutzea.

Arrasatek deseskaladarako propio hiru kale egokituko ditu. Joan den zapatutik, herritarrak bide publikora joan daitezke ibilaldiak edo ariketa fisikoa egitera, eta maiatzaren 11tik aurrera, are gehiago zabalduko da neurri hori. Horren aurrean, EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuz, Hirigintzako batzordean alderdi politiko guztien baiezkoarekin onartu da oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak burutzea, arrasatearrei segurtasun-distantziak mantentzea errazteko.

Behin-behineko neurria


Neurria behin-behinekoa da, eta oinezkoen kopuru handiena dabilen eremuetan aplikatuko da, pilaketa handiagoko eremuetan. Hala, maiatzaren 9tik, zapatutik aurrera, deseskalatzeak irauten duen bitartean aprikatuko dira eremu hauetan:

  • Garibai Etorbidean, gaur egun soilik autobusak igarotzen diren eremuan, izkina egiten duen frutadendatik Mahalako biribilgunerarte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • San Vicente Ferrer kalean, erreka izkinatik Mahalako biribilgunerarte doan eremua oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.
  • Gipuzkoa Etorbidean, Ertzaintzako eraikinetik Gelmako biribilgunerarte, oinezkoentzat eta motorgabeko ibilgailuentzat soilik irekita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak