Haurren eta nagusien "konfinamendua arintzeko" liburuxkak, Ibai-arteren eskutik

Xabi Gorostidi 2020ko api. 21a, 14:50

Feli dendako langileak, liburuxkekin. (Argazkia: Ibai-arte).

Doakoak dira eta ariketak, eskulanak, marrazkiak, eta denbora-pasak  dituzte, besteak beste, eta konfinamendua arintzeko eta alaitzeko asmoarekin jarri ditu Ibai-artek. Oraingoz, Azpilikueta, Feli eta Elkoro dendetan aurki daitezke, baina asmoa da beste denda batzuetan ere banaketa hedatzea.

"Ekimena Aretxabaletan hasi zen Kiloka dendaren, Gu Haziak Gara eta Raijin estudioko lankideekin batera eta Ibai-Artek Arrasateko bezeroei horiek eskuratzeko aukera eman nahi izan die. Dinamikarekin jarraitzeko eta ale gehiago egiten jarraitzeko, folioak, grapak, begiztak, soka, etab. bezalako materialak biltzen ari gara. Dohaintza egin nahi izanez gero, Lararekin harremanetan jarri 648128653 telefonoan edo iniciativa.elkarrekin@gmail.com helbide elektronikoan. Elkarrekin lortuko dugu!" azaldu dute dendarien elkartetik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak