Haurrei zuzendutako 'Elkarrekin lortuko dugu' ekimena abiatu dute Aretxabaletan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko api. 11a, 12:18

'Elkarrekin lortuko dugu' ekimeneko argazkiak. (Argazkiak Instagram @lortuko.dugu)

Lara Raijin tatuatzaileak haurren konfinamendua arintzeko eta alaitzeko asmoarekin, marrazteko duen abilezia aprobetxatu eta margotzeko liburuxka sorta bat diseinatu du. Kiloka denda, Gu Haziak Gara eta Raijin estudioko lankideekin batera abiatu zuen proiektua duela lau egun Instagrameko lortuko.dugu kontuaren bidez.

Liburuxkak Aretxabaletako hainbat saltokitan banatu dituzte doan, eta bertaratu ezin direnei posta elektroniko bidez lortzeko aukera ere eskaintzen diete (iniciativa.elkarrekin@gmail.com). Gainera, margotutako marrazkien argazkiak ere jasotzen dituzte Instagrameko kontuan; modu horretan, haur bakoitzaren lana guztiekin partekatzeko.

Margotzeko liburuak izandako harrerarekin "oso pozik" agertu dira irabazi asmorik gabeko ideiaren bultzatzaileak, eta dagoeneko bigarren liburuxka bat sortzen hasi dira. Eskulanak, gurutzegramak eta entretenimendurako bestelako hainbat denbora-pasa biltzen ditu bigarren sortak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak