Arrasateko EAJk ostiralean egindako proposamenari erantzunez oharra atera du EH Bilduk. Arrasateko EAJren eta EH Bilduren arteko alde nagusia bi aspektutan ikusten duela esanaz hasten du oharra Maider Morras bozeramaileak: "kudeaketa ereduan eta funtzio publikoa ulertzeko moduan". "Asko poztu nau, prentsaren bidez izan bada ere, eta ez modu zuzenean, EAJk EHBildu eta beste alderdi batzuei egindako dohaintza eskaerak. Arrasateko Udalean alderdi politiko gisa jasotzen dugun izendapena donatu dezagun eskatu digute Udal Gobernutik. Eskaera honek besteak beste, aukera ematen dit nire bizilagunei errealitatea ebidentzia erabat egiaztagarrietan azaltzeko, alkatearen publizitate etengabea egiazko errelato bihurtu ez dadin".
Jarraian, alderdi eta zinegotziek diru publikoa zein kontzeptugatik jasotzen duten zehazten dute. Alde batetik, asignazioak –alderdi politiko bakoitzeko eta zinegotzi bakoitzeko jasotzen diren kopuruak– eta, bestetik, dietak –modu pertsonalean bilera eta batzordeetara joateagatik zinegotziek jasotzen dutena–. "Garrantzitsua da auzotarrek jakitea bai dietak bai batzordeak aldatu egin zirela Arrasaten EAJk irabazi zuenean, EAJ eta PSEren esleipenak eta dietak nabarmen handituz batzordeburuaren kasuan: 114 eurotatik 180 eurotara. Era berean, liberatuen soldata% 21 igo zuten".
Jarraian EH Bilduk dietekin duen politika azaltzen du, eta horretarako EAJko eta EH Bilduko bozeramaileek dietak aipatzen ditu Morrasek: "EHBilduk dieten %80 bideratzen du bere egiturara, beraz, guztizkoaren %20 da gure poltsikora iristen dena. Nire adibidea jartzearren, Maider Morras Azpiazu, osoko bilkuretara joateagatik, nire taldeko bozeramaile gisa jarduteagatik, bozeramaile batzordera joateagatik eta bi batzorderi erantzuteagatik –hilean lauzpabost batzorde–, 351,9 euro kobratu ditut 2019ko ekainetik abendura bitartean. Anuska Ezkurra nire homologoak, berriz, osoko bilkuretara joateagatik, bozeramaile gisa ni bezala jarduteagatik, hilean bi batzordetara joateagatik eta soilik gobernu-batzordeetara
joateagatik 3,825 euro kobratu du. Gai honi buruzko ikuspegi orokor bat izateko, EAJko eta PSE-EEko zinegotzi batzuek hilean 1.800 eurotara heldu daitekeen gainsaria kobratzen dute beren eguneroko jarduera ekonomiko pribatuaz gain.".
Ostean, zera gehitzen du: "EAJko eta PSE-EEko hautetsiek jasotzen dituzten dietak 45 minutu berandu edo amaitu baino 10 minutu lehenago iristen direnean ere kobratzen dituzte. Bada kasu bat non EAJk liberatu bat eta zinegotzi bat bidaltzen dituen bilerara berera, lehendabizikoak bere soldatan dauka jasoa batzorde horretara joatearen ordainsaria eta bigarrenak dieta bidez jasotzen du dirua. Tira, arrasatearrok birritan ordaintzen diegu EAJko zinegotziei bilera berean izandako parte hartzea. Eta ez naiz salbuespenez ari, baizik eta gobernu- soldata-funtzio publikoa harremaneko egunerokoaz baizik".
Azkenik gogoetan hau egiten du: Prest agertzen gara gure dieta pertsonalak pertsonak eta familien beharrak asetzera bideratzera, bestelako diru ekarpenen funtzioa ez dago gure esku eta alderdiak hartuko du behar den erabakia. Diru publikoa herri hobe bat eraikitzera bideratuta egon behar du. Gure helburua beti izan da gizartearen onurarako lan egitea, eta irmoki diot datuek hori berresten dutela".