Goizeder Caballero: "Herrian ikara sortzeari dio beldurra Suediako Gobernuak"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 3a, 09:21

Goizeder Caballero arrasatearra

Suedian ekonomiari asko begiratzen diotela dio han bizi de Goizeder Caballero arrasatearrak eta aktibitate hori ez ixtea dela hango Gobernuaren plana.

Suedian oraindik "ilargian" bizi direla dio Goizeder Caballero arrasatearrak: "Koronabirusa da gai nagusia, bai, baina, adibidez, eskiatzera joateko bidaiak nolatan debekatuko dituzten galdetzen du jendeak. Aste Santura begira, kanpora ez joateko gomendatu dute, baina ez dago debekurik".

Dio hango Gobernuak Britania Handian hartutako jarrerarekin jarraitzen duela, eta ekonomia lehenetsiz. "Testak 60 urtetik gorakoei eta oso larri daudenei bakarrik egiten dizkiete, eta hildakoak gehiago izan daitezke. Herritarren artean ikara sortzeari dio beldurra Gobernuak; egoerak ekonomian eraginik ez edukitzea gura du".

Gobernuak legea aurrera ateratzeko aditu batzuen babesa behar duela dio Caballerok eta aditu horien plana ekonomia ez ixtea dela, edo ahalik eta industria gutxien ixtea. "Kalean ibili gaitezke, 50 pertsonako taldetan, gehienez. Eskolak, gimnasioak, dendak… zabalik daude. Ikastetxe pribatuak daude itxita. Gu kritikoak gara egoerarekin, egia esan. Ikusten dugu beste herrialdeak nola dauden eta uste dugu neurriak hartu behar direla", dio arrasatearrak. Eta gaineratu du: "Agintariek gura dute panikorik ez sortzea beldurra diote horri eta nahiz eta gezurrik ez esan, gai dira egia osoa ere ez esateko ekonomia ezin dutela itxi esateko bada". Herritarren artean bi iritzi nagusi daudela dio Caballerok: bide ona hartu duela uste dutenak eta kritikoena, "handitzen" doan taldea.

"Albistegietan gai nagusia koronabirusa bada ere, lehen munduko lehentasunak daude, adibidez, ezin dituztela eskiatzera joateko bidaiak debekatu", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak