Udaltzainen kontratazioen harira, "kontratu guztiak legea jarraituta" egin dituela dio Gobernuak

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 21a, 17:55
Arantza Marañon, Ander Garay eta Zigor Andino, gaur arratsaldeko prentsaurrekoan.

Erne sindikatuaren oharraren eta EH Bilduk egindako prentsaurrekoaren ostean, Udal Gobernuak agerraldia egin du gaur arratsaldean. Gidabaimena indarrean ez zuen udaltzainaren kasuan esan dute duela hiru hilabete "gidabaimena indarrean" zuela, baina kontratatu zutenean zein egoeran zuen galdetuta "Arkautin galdetu" izan da Ander Garayren erantzuna. 

Kasu horri buruz GOIENAk jakin duenez, udaltzain hura Arkautiko poltsatik kontratatu zutenean ez zuen gidabaimena indarrean, ebakuntza baten ondorioz. Test psikotekniko bat gainditu behar zuen horretarako, eta duela hiru hilabete udal ordezkariek gidabaimena eskatu ziotenean jada gaindituta zuen; beraz, duela hiru hilabete indarrean zuela baieztatu dute, baina ez dute baieztatu kontratatutako unean indarrean zuenik.

Barne antolaketako –Pertsonal eta Ogasun Sailen batura– zinegotzi Ander Garay ez da bakarrik egon gaurko agerraldian. Bere alboan izan ditu Arantza Marañon Pertsonal Saileko teknikaria eta baita Zigor Andino udaltzainburua.

Curriculum bidezko kontratazioen akusazioa

EH Bilduk egindako prentsaurrekoan, beste kontratazio kasu bat salatu zuten, esanez, azaro hasieran kontratatuko hiru udaltzain "curriculumak Udalera bidali ostean" hautatu zirela. Ander Garayk erantzun du esanez, hiru beharrean lau udaltzain kontratu direla eta laurak Arkautiko lan-poltsa bateratutik kontratatu dituztela. Horren froga gisa udaltzainen behin-behineko izendapen dokumentua ekarri du, non Arkautiko lan-poltsatik kontratu dituztela azaltzen zen hitzez hitz.

Bukatzeko, udaltzainek herrian egiten duten lana goraipatu du Garayk. "Guretzat garrantzitsuena segurtasuna da".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak