Erne sindikatua: "Baldintzak betetzen ez dituen udaltzain bat kontratatu du Udalak"

Xabi Gorostidi 2019ko aza. 14a, 17:15

Udaltzainak kontratatzeko lan-poltsetatik lanpostuak betetzeko dauden zailtasunak aipatzen dituzte, eta horren eraginez Udal batzuk lanpostuak "edonola partxeatzen" ari direla diote. Arrasateko kasuan diote, aipatutako udaltzainak ustez patruila auto bat gidatu duela "horretarako gidabaimena eduki gabe".

Ertzainak eta udaltzainak ordezkatzen dituen sindikatua da Erne –Ertzainen Nazional Elkartasuna–. Arrasaten 30 udaltzainetik gora daude, eta horien ordezkaritza sindikala Udaleko enpresa batzordearena da.  Hala ere, E.r.N.E.-k badu afiliaturen bat edo beste Arrasateko lan-taldean, nahiz eta GOIENAk horiek zenbat diren galdetu dien bakoitzean ez duten erantzun nahi izan. Ohi bezala, Erne-k gaztelera hutsean igorri du oharra komunikabideetara. 

Erne-ren oharrari buruz zerbait esan nahi duten galdetu dio GOIENAk Udal Gobernuari, baian ez dute ezer erantzun nahi izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak