ALBISTEAK

Maria Ubarretxena: "Arrasatek elementu guztiak ditu berrikuntza teknologikoaren erreferentziazko gune bihurtzeko"

Amaia Zabala 2019ko mai. 15a, 15:40

Maria Ubarretxena Arrasateko EAJren alkategaiak eta Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusirako EAJren hautagaiak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Uribeko egoitzan garatzen dabilen laborategi teknologiko berrien instalazioa bisitatu dute.

Ekintzailetzaren eta 4.0 Indus-triaren aldeko apustua berretsi dute Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusirako EAJren hautagaiak eta Maria Ubarre-txena, Arrasateko EAJren alka-tegaiak Mondragon Unibertsi-tatea Uribeko egoitzan garatzen dabilen laborategi teknologiko berrien instalazioetara egin duten bisitan.

Bertan, berrikuntza teknologikorako estrategiaren xeheta-sunak ezagutzeko aukera izan dute erakundearen goi-ardura-dunen eskutik, Juan Maria Pa-lencia, Mondragon Korporazioko lehendakariordea besteak beste. 5.000 metro kuadroko espazio honetan teknologia industrialeko estatuko laborate-girik "modernoenak" kokatuko dira eta enpresen eta langileen formazio jarraiturako erabiliko dira.

Arrasate, erreferentziazko gune

Egitasmoak Arrasateko Udalaren eta Gipuzkoako erakundeen ba-besa du eta Ubarretxenaren hitzetan "etorkizuneko Arrasateren zutabetako bat" izango da: "Arrasatek, oso modu nabarmenean, elementu guztiak ditu berrikuntza teknologikoaren erreferentziazko gune bihurtzeko, lehen mailako unibertsitate batekin, puntako enpresa teknologikoekin, ikerketa guneekin eta lankidetza tradizio sendoarekin. Honelako apustuak ezinbestekoak dira etorkizunerako ekonomiaren lehen lerroan kokatzeko”.

Enpresekin elkarlanean

Markel Olanok, Mondragon Unibertsitateak hezkuntza eredu dualaren alde egin duen apustua azpimarratu du: "Enpresekin elkarlanean proiektuak sortzeko egin duen lana zoriontzekoa da".

Industria eredua

Olanok, eskualdeak industria ikuspegitik duen potentziala ere nabarmendu du: "Debagoiena da industria aurreratuaren eta kohesioaren ikuspegitik eskualde aurreratuena da Gipuzkoan. Gainera, Gipuzkoa arlo horretan Europako herrialderik aurrera-tuenen mailan dago egun, aberatsen eta txiroen arteko diferentzia Suedia, Norbegia edo Danimarkaren parekoa da". Gaineratu du, datu hori "kooperatibismoari eta industria ereduari esker" dela eta EAJ dela lurraldeko industria eta enpresa ehuna sendotzeari "lehentasun osoa" ematen dion alderdi bakarra: "Industriaren etorkizuna da gure lehentasun absolutua, badakigulako horrek gizarte orekatu bat ekartzen duela eta industriarik gabe lurralde bezala dugun oreka galduko genukeela. Horren harira oroitarazi du "kemen" horren ondorioz, enplegu tasa jaitsi egin dela, duela lau urteko %13tik gaur egungo %8ra zehazki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak